2009-06-07

Gustoko bloga

www.maitxusss.blogspot.com
Blog hau interesgarria iruditu zait musika instrumentuei buruzkoa delako

Sailkapena

Plaka instrumentuak idiofonoen taldean sartzen dira. Idiofono musika tresna hauetan tresna osoa da musika ateratzen duena. Bibrazioa sortzeko moduagatik, bi taldetan sailkatzen dira: kolpatutakoak eta ez-kolpatutakoak. Plaka instrumentuak kolpatutakoen tadean sartzen dira eta hauen barruan baketekin jotakoen azpi taldean.

Gure Bazterrak



Hona hemen Mikel Laboaren "Gure Bazterrak" abestia. Hemen jartzea aukeratu dut nere gustokoa delako. Zuen gustokoa izatea espero dut.

Tutoriala



Hona hemen Maitane eta biok egindako tutoriala. Tutorial honetan ZAMZAR programaren erabilpena azaltzen dugu. Zamzar bideoen formatoa aldatzeko erabiltzen da.

2009-06-06

Plakazko Instrumentuen tinbrea

Perkusiozko tinbrea dute instrumentu hauek, xaflen perkusioa, hain zuzen ere. Instrumentu hauek ez dute mintzik. Horren ordez, hainbat eskala sortzeko gaitasuna duten hodien eta xaflen lerro bakuna edo bikoitza dute.

Metalofonoa jotzen



Bideo hau youtube-ra igo dut. Bideo honetan metalofonoa jotzen ari naiz bere erabilpena ikus dezazuen.
Bi eskuekin jotzen da, bi baketekin, eta hauek tartekatu behar dira.

Xilofonoak




Xilofonoek 11 edo 13 egurrezko plaka dituzte eta fieltrozko baketekin jotzen dira.
  • Xilofono sopranoa: sol klabean idazten da eta oktaba bat altuago entzuten da.
  • Xilofono kontraltoa: sol klabean idazten da.
  • Xilofono baxua: normalean sol klabean idazten da eta bere soinu erreala oktaba bat baxuagokoa da.

Metalofonoak

Metalofonoek 11 edo 13 metalezko plaka dituzte eta egurrezko baketekin jotzen dira. Kariloiak baino handiagoak dira eta soinuak gehiago irauten du. Bere resonantzia luzea da.

  • Metalofono sopranoa: sol klabean idazten da eta oktaba bat altuago entzuten da.
  • Metalofono kontraltoa: sol kabean idazten da.
  • Metalofono baxua: fa klabean idazten da. Sol klabean oktaba bat baxuago entzuten da.

Kariloiak

Kariloiek metalezko 13 plaka dituzte eta egurrezko baketekin jotzen dira

  • Kariloi sopranoa: sol klabean idazten da eta bere soinua bi oktaba altuago entzuten da.
  • Kariloi kontraltoa: sol klabean idazten da eta bere soinua oktaba bat altuago entzuten da.

Plakazko Instrumentuak jotzeko teknika

1-Baketak ondo hartu behar dira, ez oso gogor. Besoak ezin dira egon gorputzari lotuak.
2-Plaken gainean jotzerakoan eskumuturra mugitu behar da, ez beso osoa.
3-Plaken gainean jotzerakoan bi eskuak erabili behar dira, eskuma eta ezkerra.
4-Plakaren erdian jo behar da.
5-Jo eta gero oso arin altxatu behar da baketa bestela bibrazioa gelditzen du.
6-Instrumentu handietan ez da oso gogor jo behar bestela plakak bere lekutik irten daitezke.

2009-06-04

Beste ikasle baten power point bat

Power Point bat



Kordofonoen power point hau Maitane eta biok egin dugu "Teknologia Berriak" ikasgairako.
Power point honetan kordofonoen sailkapena ikus dezakegu eta instrumentu batzuen erabilpena. Bideoak eta soinuak ere aurki ditzazkegu.

Euskal musika eta folklorea


Euskal Herrian, gaur egun, tradizioa biziki mantentzen da
bai musika arloan eta baita dantzan ere, biak guztiz loturik baitaude.
Folklore adierazpenak oso anitzak dira, eta ondoren, musika-tresna
tradizional batzuk aipatuko ditut:
-Txistua
-Danbolina
-Trikitixa
-Panderoa
-Txalaparta

TAULA

XILOFONOAK METALOFONOAK KARILOIAK


Taula honen bidez plaka instrumentuen sailkapena egin dut, ikusten den moduan hiru taldetan sailkatzen dira

2009-05-27

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN


Mapa kontzeptual honen bidez ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizarteari buruzko informazioa apur bat bereganatu ahalko duzue, laburpen modura.

2009-03-11




Xilofonoaren bideoa hau Youtube-tik ateratakoa da. Hemen norbaitek xilofonoa nola jotzen duen erakusten du.

Xilofono instrumentuaren definizioa

Xilofonoa perkusiozko musika tresna da, soinu zehatzeko laminofonoa, jatorria XVIII. mendean duena. Zurezko xafla bakoitza eskala kromatikoaren musika nota zehatz baten arabera gozatzen da. Xaflen ordena, piano baten teklatuaren oso antzekoa da.

Xilofonoak, danbor gozagarriaren eta mailu aurrerakuntza teknikak erabiltzen ditu.

Xilofonoak, bere ahaide marinbak baino doinu biziagoa du, eta musika notak, askoz gutxiago mantentzen dira. Oraingo xilofonoek, perkusio xafla laburrak dituzte. Marinbarena baino erregistro baxuagoa duen xilofonoari, xilorinba deitzen zaio.

Xilofonoak, garrantzi handia du hainbat musika klasikoetan. Ezagunenetarikoak Danse macabre eta Carnival of the Animals, Camile Saint Säensenak, eta Gustav Mahlerren 6. sinfonia dira

Xilofonoa, Orff metodoa erabiltzeko prestatua dagoenean, laukizuzen formako kutxa akustiko baten gainean jartzen dira. Normalean, hiru mota daude: sopranoa, altua eta baxua, horietako bakoitza, eskala eta erdiarekin.

2009-02-18







KAIXO ADISKIDEOK!!!





ONGI ETORRI "PLAKA INSTRUMENTUAK" BLOG MUSIKALERA.


BLOG HONETAN ZEHAR IKUSI EGINGO DUZUE PLAKA INSTRUMENTUEKIN ZERIKUSIA DUTEN KONTZEPTUAK, ARIKETAK...